Mutil bat bilatu eta atxilotzeko agindua eman du epaile batek, 2023an sexu eraso bat egitea leporatuta

Erasoa Getxoko Algorta auzoan izan zen, 2023ko urrian. Gasteizen gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista dela-eta emandako babes agindua urratzeagatik.

Isabel Jaurena.
2025eko uztailaren 14a
13:15
Entzun 00:00:0000:00:00

Mutil bat bilatu eta atxilotzeko agindua eman du Getxoko Instrukzioko 3. Epaitegiak (Bizkaia), 2023an emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta. Erasoa Getxoko Algorta auzoan izan zen, 2023ko urrian. EFE albiste agentziak adierazi duenez, Polizia mutilaren bila has dadin eman du agindua epaileak, oraindik ez baitute aurkitu.

Atxilotzen dutenean Getxoko epaitegira eramanen dute, deklaratzera. DNA probak ere eginen dizkiote, sexu erasoa egin ote zuen argitzeko.

Bestalde, Gasteizen 21 urteko gizon bat atxilotu du asteburuan, indarkeria matxista dela-eta emandako babes agindua urratzeagatik. Gasteizko Udaltzaingoak 4:30 aldera jaso zuen etxebizitza batera joateko abisua, han bizi zen biktimarengandik urruntze agindua zuen gizon bat bertan zegoelako. Orduantxe bertan atxilotu zuten. Gainera, 18 urteko gizon bat ere atxilotu dute Arabako hiriburuan, bikotekidea iraindu eta erasotzeagatik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.