genero indarkeria

Mutil gazte bat atzeman dute Gasteizen, neska-laguna bortxatu nahi zuelakoan

2011ko azaroaren 14a
12:33
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ertzaintzak 22 urteko mutil bat atxilotu du bart Gasteizen, neska-laguna bortxatu nahi zuela egotzita. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dio mutilak lehendabizi kolpatu egin duela neska, eta ondoren arropak kendu dizkiola, bortxatzeko helburuarekin.

Goizeko hiru eta erdiak aldera izan da usteko erasoa, kalean, Txagorritxu auzoan. Herritar batek eman dio abisua Ertzaintzari. Poliziek mutila behebarru baten ondoan ikusi dute, neska-laguna inguratuta zeukala.

Biktima osasun etxe batera eraman dute, artatzera.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.