Ezbeharra

Mutil gazte bat hil da Donostian, trenak harrapatuta

Eusko Treneko tren batek mutil gazte bat azpian hartu du gaur goizean Donostian, Añorgako eta Lugarizko geltokien artean. Hildako pertsona 20-25 urte arteko mutil gazte bat dela jakinarazi dute Eusko Trenek eta Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak, baina beste zehaztasunik ez dute eman.

2005eko urriaren 7a
10:13
Entzun
06:20 aldera gertatu da harrapaketa. Aipatutako iturrien arabera, Añorgako eta Lugarizko gelotkien arteko leku batean zegoen gaztea, trenbidean, Lasarte-Oriarantz zihoan trenak harrapatu duenean.

08:30ak aldera jaso dute gorpua, eta Donostiako Auzi-Medikuntza Zerbitzura eraman dute autopsia egin diezaioten.

Ezbeharraren ondorioz, atzeratuta ibili dira Topoa zein Kostaldeko zerbitzua. Hala ere, 08:30ak geroztik normal dabiltz trenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.