Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, Nafarroako noranzkoko aldean bi bide zabaldu ditu Ertzaintzak, bat Nafarroarantz joateko, eta bestea Gipuzkoarantz. Hala, Etxegaraten barrena Nafarroatik Gipuzkoara sartzea ahalbidetu dute. Hal ere, oraindik A-15a erabiltzen gomendatzen du Ertzaintzak.
Izan ere, Donostiarako noranzkoko bideak itxita jarraitzen du, eta garabia handiak ari dira istripua izan eta trabatuta geratu diren kamioiak kentzen.
Hamaika ibilgailuk izan dute zerikusia goizeko zazpiak aldera gertatu den ezbeharrean: auto batek kontrola galdu du une batez, eta bidean gurutzatuta geratu da. Haren atzetik zetorren kamioiak bira bortitza egin behar izan du autoa ez jotzeko, eta, ondorioz, beste bederatzi kamioik jo dute atzetik.
Istripu handi horretan lau lagun zauritu dira, eta bi suhiltzaileek atera behar izan dituzte ibilgailuen hondakin artetik. Zumarragako Ospitalea eraman dituzte guztiak.
Errepideak
N-1 errepidea zabaldu dute Etxegaraten
Hainbat orduz itxita egon da gaur goizea N-1 errepidea Etxegarateko mendate (Gipuzkoa) parean, Donostiarako noranzkoan, baina dagoeneko noranzko bakoitzean bide bana zabaltzea lortu dute. Goizeko zazpiak aldera hamaika ibilgailuk izan dute istripua (hamar kamioiak ziren), eta errepidea guztiz trabatuta geratu da. Lau lagun zauritdu dira ezbeharrean, eta Zumarragako erietxera eraman dituzte. Bidea ireki bitartean, Altsasu (Nafarroa) parean, A-15 autobidera bideratu dute trafikoa, eta oraingoz errepide hori hobestea aholkatzen dute trafiko arduradunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu