EAren erabakiaren gaineko ikusmina handia da. Baita NaBai barruan ere. Atzo, Txentxo Jimenez Aralarreko Nafarroako koordinadoreak Info Zazpi irratian emandako elkarrizketan onartu zuen EA egoera zailean dagoela, Nafarroako militanteen gehiengo handi batek koalizioan jarraitzea nahiago duelako. Hala ere, Jimenezen aburuz, logika politikoaren arabera, «Batasunarekin dituen hitzarmenak» lehenetsiko ditu EAk: «Uste dut arazo bat duela hori erabakiz gero, Nafarroako militantziaren barnean egoera jasanezin bihurtuko zaiolako».
Jimenezek defenditu du Nafarroan EAk ezker abertzalearekin hitzartuta dituen akordioak eta NaBairekin dituenak ez direla uztargarriak. Horregatik, bere apustua «Nafarroa Bai den edo beste bat den» argitu beharko du. «Beste bat bada, ez da ezer gertatzen, munduko eskubide guztia dutelako, baina hori esatea eta jarrera argitzea falta zaie». Ukatu egin du ezker abertzaleari betoa ezarri zaiola, «inoiz ez duelako koalizioan sartzeko eskatu». Haren hitzetan,«umiltasunez» NaBain sartzea proposa zezakeen.
Urrian, Aralarrek Nafarroako Parlamenturako Patxi Zabaleta zerrendaburu izendatu ostean, NaBairen zerrendatan joango diren Aralarreko kideak izendatu zituen ostiralean: Txentxo Jimenez, Nekane Perez, Xabi Lasa, Jose Mari Blanzako, Juan Carlos Espinal, Consuelo Goñi eta Pablo Azkona izango dira. Iruñeko udalerako, Aritz Romeo, Aitor Lakasta, Ana Barrena, Itziar Gomez eta Arantza Elkarte.
NaBaitik ateraz gero EAk oinarriekin arazoak izango dituela dio Aralarrek
Jimenezen ustez, EAk erabaki egin behar du Batasunarekin edo NaBairekin segi, biak ez baitira «uztargarriak»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu