Nafarroa Bai-Bergarako proposamena

Nafarroa Bai eta Bergarako proposamena uztartzeko eskatuz agiria kaleratu dute Nafarroako gizarteko zenbait pertsona ezagunek

Nafarroa Bai eta Bergarako proposamena uztartzeko eskatuz agiria kaleratu dute Nafarroako gizartean ezagunak diren pertsona batzuk. Agiriaren goiburua 'Nafarroa Bai? Bai guztiontzat'. Agiri horren bitartez euskalgintzan, kulturgintzan, kirolean, politikan eta gizarte arloan ezagunak diren hainbat nafarrek martxoko hauteskundeei begira eta baita aurrerago ere elkarlanean aritzeko deialdia egin diete Nafarroa Bai koalizioa osatzen duten alderdiei, eta Bergarako proposamenaren bultzatzaileei.

2004ko urtarrilaren 29a
17:37
Entzun
Nafarroa euskaltzale, abertzale eta aurrerakoiak zerrenda bakarra behar duela azpimarratu dute, eta hori lortzeko "eskuzabaltasuna" eskatu diete eragile politikoei. Jose Manuel Aleman Aralarko kideak irakurri du agiria. "Eginbehar honetan inor ezin da kanpoan gelditu, talde, alderdi zein pertsonen aniztasuna ez dadila oztopoa izan, gure batuketa eta gure burua indartzen duena baizik. Nafarroa Bai plataformako partaideei eta proposamenaren bultzatzaileei eskuzabaltasunez jokatzeko eskatzen diegu".

Sinatzaileen artean dira Iñaki Perurena harrijasotzailea, Enrike Zelaia musikaria, Josemari Esparza editorea, Sagrario Aleman euskara irakaslea, Emilio Majuelo historialaria eta Jesus Lezaun apaiza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.