Beren lan ildo nagusiak hiru izango dira: bakea, autodeterminazio eskubidea eta Nafarroako abertzale aurrekoi eta euskaltzaleen eskubide eta interesak defendatzea Madrilgo Gorteetan.
Koalizioaren oinarrian giza-eskubideekin konpromisoa dagoela adierazi du hitzarmena irakurri duen Maiorga Ramirezek.
"Koalizio honek aditzera ematen du sortzetik giza-eskubideekin, barne hartzearekin eta elkarrizketarekin duen konpromisoa. Bistan da edozein indarkeria, autoritarismoa edo ezarpen mota bateraezina da printzipio hauekin, eta koalizio honek biziki errefusatuko ditu jarrera horiek", dio sortze hitzarmenak.
Koalizioa zabalik dagoela esan dute hiru alderdiek, adostutako hitzarmenarekin bat egiten dutenentzako. Hartuemanetan ari dira Batzarrerekin eta Batasunarekin hitz egiteko prest daudela esan dute, betiere, aipatutako jarrerarekin. Alderdiekin ezezik, gizarte eragile eta gizabanakoekin elkarlanerako prest daudela nabarmendu dute.
'Nafarroa Bai' koalizioak oraindik erabakitzeke duKongresurako eta Senaturako hautagaitzako partaideak zeintzuk izango diren. Hala ere, Nafarroak dituen bost diputatuetatik gutxienez bat berea izango dela esan du 'Nafarroa Bai' koalizioak.
Batzarreren erabakiaren zain
Batzarrek "begi onez" ikusten du koalizioa eta orain arteko bileretan parte hartu du. Hala ere, behin betiko erabakia hartu aurretik beren jarraitzaileei egin behar die galdera Batzarrek. Urtarrilaren 20rako deituko ditu baseak Batzarrek. Zuzendaritzak duen zalantza nagusia militanteei egingo dien kontsulta izango da; koalizioarekin bat egin behar duten edota kanpotik sustengatu. Hirugarren aukera bat ere buruan du Batzarreren zuzendaritzak, NEB-IUNri babesa ematea datorren martxoko hauteskundeetan.
Abertzaleen koalizioa Nafarroan
'Nafarroa Bai' koalizioa "Espainiako Gorteetan azken urteetan ahotsik izan ez duten milaka nafar ordezkatzeko" sortu dela nabarmendu dute
Datorren urteko martxoan egingo diren Espainiako hauteskundeetarako eramango duten hautagaitza bateratua aurkeztu dute gaur Iruñean Nafarroako EAJ, EA eta Aralarrek. 'Nafarroa Bai' izena hartu du koalizioak, eta aurkezpenean Aralarreko Patxi Zabaleta, Eusko Alkartasuneko Maiorga Ramirez eta Euzko Alderdi Jeltzaleko Joxe Antonio Urbiola izan dira. Espainiako Gorteetan "azken urteetan ahotsik izan ez duten milaka nafar ordezkatzeko koalizioa" dela esan dute eta modu honetan, sortzen ari den "etapa historiko berriari erantzuna eman nahi" diotela Nafarroatik. Batzarrerekin harremanetan daudela eta Batasunarekin hitz egiteko prest daudela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu