Politika

Nafarroa Baik ez du Atarrabian ANVren kontrako dimisio eskaera mozioa babestuko

ANVk ere kontra bozkatuko duenez, mozioak ez du aurrera irtengo, biek gehiengoa dutelako. Gaur arratsaldean egingo dute udalbatzarra. ETAren indarkeria gaitzesteko eskatuko diete ANVko hautetsiei. Arratsaten ere gaur egingo dute. ANVk beste mozio bat aurkeztuko du.

2008ko apirilaren 24a
16:00
Entzun
Maiorga Ramirez Nafarroako EAko presidente eta Nafarroa Bai koalizioko parlamentariak gaur jakinarazi duenez, NaBaik ez du gaur arratsaldean Atarrabiako (Nafarroa) udaletxean EAE-ANVko hautetsien kontrako dimisio eskaera mozioa babestuko -PSNk aurkeztuko du, eta ETAren indarkeria gaitzesteko eskatuko diete ANVko hautetsiei-. ANVk ere kontra bozkatuko duenez, mozioak ez du aurrera irtengo, bien artean gehiengoa osatuko baitute: NaBaik 6 zinegotzi ditu -alkatea barne-, ANVk 3; UPNk 5, PSNk 2 eta NEBek 1.

Nafarroa Baik mozioko lehen bi puntuak babestu egingo ditu -giza eskubideen aldekoa, batik bat bizitzaren aldekoa; eta aniztasunaren eta bide politikoen aldekoa-, baina hirugarren puntuaren alde ez du egingo -dimisio eskaerei buruzkoa-.



Arrasaten (Gipuzkoa) ere gaur aztertuko dute mozioa. Bihar Hernanin (Gipuzkoa) eta astelehenean Bergaran (Gipuzkoa), besteak beste.

PSE-EEk eta EAJk bultzatu dute Arrasasatekoa, eta EB-Zutik koalizioko hiru zinegotzien esku dago mozioa aurrera ateratzea; haien abstentzioa behar da onartua izan dadin. Gaur eztabaidatuko den testua mozio arrunta izanik, nahikoa da gehiengo sinplea aurrera egiteko, eta alde bozkatuko dutela iragarri duten alderdiek -EAJ (4), PSE-EE (4), eta EA (1)- gehiengo hori izango lukete EB-Zutik-eko zinegotziak (3) abstenituko balira. Aralarrek (1) kontra bozkatuko duela iragarri du, eta PPk (1) ez duela saioan parte hartuko. ANVk 7 zinegotzi ditu. 19:00etan hasiko da udalbatzarra.

ANVk, berriz, beste mozio bat aurkeztuko du EAJk eta sozialistek adosturikoen aurka. Konponbide politikoa lortzeko, autodeterminazio eskubidea eta lurraldetasuna behar direla aldarrikatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.