Nafarroako Arartekoa kentzeko proposamena egin du PPNk
Nafarroako arartekoak, Javier Eneritzek, Nafarroako Parlamentuan agerraldia zuen atzo bere jardunaren berri emateko. Horren harira, Nafarroako erakunde hori bertan behera uzteko proposamena egin zuen atzo PPNk Nafarroako Parlamentuan. «Ordezkatzeko modukoa» da erakunde hori, PPNko heledun Santiago Cerveraren aburuz. «Kostu gutxiagoko zerbait jar daiteke, diru kosturik izango ez duen zerbait», adierazi zuen. «Auzitan» jarri zuen, gainera, arartekoaren jarduna: «Arartekoa ez da nor araudi bat aldatu egin behar dela esateko. Hori legegileen ardura da». Bakarrik geratu zen atzo PPN bere proposamenean, gainerako alderdiek ez zuten sostengatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu