Elizak ondasun higiezinen zerga ordaintzera behartzeko asmoz, Nafarroako parlamentuak pasa den otsailean onartu zuen legea baliogabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Hortaz, Eliza Katolikoak eta gainontzeko erlijio erakundeek ez dute zergarik pagatu beharko hirigunetan dituzten eraikinengatik. Espreski gurtzera bideratutako erakundeak izan ezean, zergak ordaintzera behartzea zuen helburu Nafarroako Parlamentuak.
Madrileko gobernuak helegitea aurkeztu zuen lege horren aurka, eta epaiak konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi du. Iragan uztailean ere lege hori bertan behera uzteko asmoa agertu zuen tribunal berak, eta azkenean, baliogabetu egin du.
Espainiako estatuak Eliza Katoliko eta bestelako erlijioekin duen "konpromisoa" ez duela betetzen dio epaiak. Espreski gurtzera bideratutako guneak legean salbuetsita, gainera, konstituzioaren legea urratzen dela nabarmendu du Auzitegi Konstituzionalak. Halaber, Nafarroan onartutako legeak ondasun fiskalak baztertzen dituela zehaztu du.