Nafarroako Gobernuak auzitara eraman du Jaurlaritzaren hezkuntza curriculuma

Nafarroari buruzko aipamenak daudenez, Gasteizko Gobernua beren eskumenetan "esku sartzen" ari dela iritzi dio. Curriculuma Espainiako Konstituzioaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren kontrakoa dela salatu du.

2007ko azaroaren 26a
18:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroako Gobernuak auzitara eraman du Eusko Jarularitzaren oinarrizko hezkuntzako curriculuma, "Nafarroaren aipamenak" egiten direnez, bere eskumenetan "esku sartzen" ari dela iritzita. "Eusko Jaurlaritzaren legez kanpoko esku-sartzea EAEko Auzitegi Nagusiaren administrazio auzitarako atalean salatuko dugu. Hori da Nafarroako nortasuna, eskubideak eta eskumenak defenditzeko geratzen zaigun bidea", agertu du Alberto Catalan Gobernuko bozeramaileak.

Auzibidera jo aurretik, Jaurlaritzari beren egonezinaren berri eman diotela agertu du Catalanek: Idoia Zenarrutzabeitia lehendakariordeari protesta gutuna helarazi ziotela, baina ez dutela erantzunik jaso. Gasteizko Gobernuak bi baldintza betez gero atzera egiteko prest agertu da Nafarroako Gobernua: batetik, curriculuma bertan behera uzten badu, eta, bestetik, barkamena eskatzen badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.