Pello Gurbiondo Atarrabiako (Nafarroa) alkateak (NaBai) lehengo ostiralean udaletxe ondoko balkoi batean ikurrina jarri zuela-eta, Nafarroako Gobernuak epaitegiei dei egin die “legaltasuna berriro ezartzeko”, alkateak Ikurren Legeari izkin egin diola uste duelako. Hamar metroko mastan paratu zuen ikurrina Gurbiondok.
"[Euskal] Abertzaletasuna bere ideario politikora itzuli da", esan du Alberto Catalan Gobernuaren bozeramaileak, gaur. Catanalek aitortu du alkateak ez zuela jarri udaletxean ikurrina, "baina bai leku publiko batean, eta udal langileek paratu zuten. Bakoitzak bere etxean nahi duena jar dezala, baina ez erakundeetan".
1977ko irailaren 28an Atarrabiako herritarren bi herenek udaletxean ikurrina jartzearen alde bozkatu zuten. 2003an, UPNk ikurrina kendu zuen.
Politika
Nafarroako Gobernuak epaileengana jo du Atarrabiako udaletxe ondoan ikurrina jarri duelako alkateak
Pello Gurbiondok udaletxe ondoko balkoi batean ipini zuen ikurrina, ostiralean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu