Araudiaren helburua da herrien euskal izenak "normalizatzea", eta exekutiboaren euskarazko jardunean Euskaltzaindiaren herri izendegia baliatzea, nahiz eta herri horien izen ofizialak erdarazkoak izan.
Gaur egun herrien izenak erabiltzeko ez daude irizpide bateratuak, eta hori zuzentzea du xede araudiak. "Dekretu-proiektuaren helburua da toponimia ofizialaren erabilera arautuko duten zenbait irizpide finkatzea, edozein administrazio publikok edo pertsonak modu bateratuan erabil ditzan". Gaztelaniazko ere euskarazko izendapen ofizialak bateratu nahi dituzte, zeinu grafikoak "behar bezala" erabiltzen direla bermatuz.
Dekretuaren zirriborroa aintzat hartzea adostu du Nafarroako Gobernuak gaurko bileran, eta testua Nafarroako Kontseiluaren esku utzi du, hark berrets dezan. Hori litzateke araudia onartu aurreko azken galbahea.
Errepide bazterretan ikus daitezke dagoeneko euskarazko izenak. Nafarroa sarrerako errepide seinaleak, esaterako, euskaraz ere jartzen hasi dira —gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, italieraz eta alemanez zeuden, eta euskaraz ez denak—, eta Iruñeko sarrera-irteeretan ere euskarazko izenak jarri dituzte.