«Gobernuak nahiago du Sanferminen Museoa egin kalitatezko hezkuntza izan baino». Hezkuntza publikoko langile ugari elkartu zen atzo Iruñean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren parean, eta kritika gogorrak egin zituzten. Hezkuntzako sindikatu guztiek egin zuten elkarretaratzerako deia, datorren ikasturtera begira departamentuak egin nahi dituen murrizketak salatzeko. Nafarroako Gobernuak datorren urtera begira egin dituen iragarpenen arabera, litekeena da 255 irakasle gutxiago aritzea, eta, kontrara, lanean diharduen irakasle bakoitzak eskola ordu bat gehiago eman behar izatea.Horrek haserre bizian jarri ditu langileak, eta sindikatu guztiek bat egin dute horren kontra.
Atzo mahai sektorialaren bilera zegoela-eta egin zuten protestalangileek Hezkuntza Departamentuko atarian. Haserre atera ziren bileran parte hartu zuten ordezkariak. «Adarjotze hutsa izan da», azaldu zuten. «Ez gaituzte negoziatzeko deitu, egin nahi dutena zer den adierazteko baizik».Gobernua «azpikeriaz» jokatzen ari dela uste dute, gainera, sindikatuek. Diotenez, horregatikari da aldaketen berri orain ematen, ikasturtearen amaieran: «Noiz eta eskolak amaitu eta irakasleok oporrak hartzear gaudenean». Haserre, mobilizazio gehiago ere egingo dituztela aurreratu dute sindikatuetako ordezkariek. «Ezin dituzte utzi langileak datorren ikasturtean lanik izango duten ez dakitela».
Nafarroako hezkuntza sindikatuak, murrizketen aurka
Elkarretaratze jendetsua egin dute Nafarroako Gobernuaren jarrera salatzeko; sindikatu denak batera ari dira

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu