Ibarretxeren Plana

Nafarroako Parlamentuak Ibarretxeren Plana erretiratzeko eskatzen duen deklarazio politikoa onartu du

Nafarroako Parlamentuak Ibarretxeren Plana atzera botatzeko eskatzen duen deklarazio politikoa onartu du gaurko osoko bilkuran. PSNk aurkeztu zuen ekimena, eta alderdi horretako ordezkarien botoak ez ezik, UPNko eta CDNko parlamentarioenak ere jaso ditu. Aralarrek, EAJk eta EAk aurka bozkatu dute; IU, ostera, abstenitu egin da. Ibarretxen Planaren bidez Jaurlaritzak Nafarroan "eskuan sartzen" duela dio deklarazio politikoak.

2003ko urriaren 9a
16:56
Entzun
Nafarroako Parlamentuak onartutako testutak hiru arrazoi nagusi ematen ditu Ibarretxeren Plana atzera botatzeko eskatzeko: batetik, Nafarroako Foru Komunitatean Jaurlaritzaren "esku sartzea" dela, hain justu, Ibarretxe lehendakariaren proposamenean EAE Euskal Autonomi Erkidegoareneta Nafarroaren arteko harremanak sakontzeko aukera aipatzen delako. "Ñabardura formalak" alde batera utzita, etorkizunean Nafarroa "atxikimendu libreko estatuaren zati" izateko helburua duela Ibarretxeren Planak esaten du deklarazio politikoak.

Bestetik, "egungo marko instituzionalaren inguruko kontsentsua" apurtzen duela lehendakariaren proposamenak azpimarratzen du Nafarroako Parlamentuan onartutako testuak. Azkenik, "terrorismoaren aurka indarrak batzeko eragozpena"dela dio.

Argudio horien aurka, Ibarretxeren Planak "Nafarroa guztiz errespetatzen" duela azpimarratu du Nafarroako Parlamentuo EAJren bozeramaile Jose Luis Iraigaraik. EAko Begoña Erraztik, berriz, Ibarretxeren Planak Espainiako Konstituzioak jasotzen dituen herritarren eskubideak defenditzen dituela esan du; hala nola, kontsultatuak izateko eskubidea, eta, bereziki, Konstituzioko laugarren disposizio trantsitorioak jasotzen duen aukera: nafarrek EAErekin bat egin edo ez erabakitzekoa. Aralarreko Patxi Zabaletak UPNren, PSNren eta CDNren "kontraesana" kritikatu du, "instituzio baten esku-sartzea salatzen ari baitira, eta Nafarroako Parlamentua Ibarretxeren Plana erretira dezala eskatzera bultzatuz beste bat egiten ari baitira", nabarmendu du. Ildo beretik, deklarazio politikoa "zentzugabekeria instituzioanala" dela esan du IUko Felix Tabernak: "beste parlamentu baten prozesu legegilean esku hartzen baitu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.