651
PARROKIAK
Elizak dira immatrikulatutako ondasun gehienak. Udal batzuek auzitara jo dute herriko parrokiaren jabea Eliza ez dela esanez, baina frogarik ez eta, Elizak irabazi egin du gehienetan.
191
ERMITAK
Kasu bitxiak badira ermiten artean. Otsagabiko Muskildako baselizarena, adibidez. Mendeetan, Elizak ez du parte hartu ermitaren patronatuan, baina artzapezpikutzak bere izenean jarri du. Bueltatzeko eskatu diote herritarrek.
107
LURSAILAK
Gurtzarako tokiak bakarrik ez, bestelakoak ere jarri ditu bere izenean Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak. Bestelakoen artean, lursailak dira nagusi. Erriberan daude gehienak. Behin immatrikulatuta, saldu edo alokatu egin ditzake.
1
FRONTOIA
Immatrikulazioen bidegabekeriaren adibide gisa maiz aipatu dute Lizoaingo kasua: frontoia bere izenean jarria dauka artzapezpikutzak. Elkarri atxikita daude eliza eta frontoiko horma.
12
MAHASTIAK, PINUDIAK...
Lursail soilez aparte, balio handiagoko finkak ere badira Elizak eskuratutako ondasunen zerrendan: pinudiak Sartzen eta Azagran, olibadiak Eslaban, mahastiak Cintruenigon...
2
ELIZ ATARIAK
Elizekin batera, bi kasutan atariak ere immatrikulatu ditu Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak: Agoizko San Migel elizaren ataria eta Irurozkiko San Adrian elizarena (Urraulgoiti).
8
HILERRIAK
Zortzi herritan, hilerria artzapezpikutzaren esku daukate. Honako hauek dira: Odieta, Lusarreta (Artzibar), Loizu (Erroibar), Antxoritz (Esteribar), Ezkirotz (Esteribar), Ilurdotz (Esteribar), Zuriain (Esteribar) eta Larrangotz (Longida).
42
ETXEAK
Herri batzuetan etxeak ere erregistratu dituzte —gehienetan, apaizetxeak—. Ziritzako kasuak jarri du zeresana. Bi etxe immatrikulatu zituen Elizak: apaizarena eta herriko maistrak erabiltzen zuena. 200.000 euroan saldu zituen gero.
9
SANTUTEGIAK
Parrokiekin eta ermitekin batera, basilikak ere ageri dira listan: Artaxoako San Saturninorena, Sorladako San Gregorio Ostiakoarena, Cascanteko Romeroko Andre Mariarena...
26
LOKALAK ETA GARAJEAK
Elizen ingurukoak dira immatrikulatutako lokal gehienak: Agoitzen, Artabian (Allin), Azagran, Ulibarri (Lana)... Deigarria da Mendabiako kasua: bost lokal dauzka bere izenean jarriak artzapezpikutzak. Horietako hiru saltokiak dira.
38
BELARDIAK
Herri askotan ditu immatrikulatuak: Nuin (Txulapain), Anotz (Ollaran), Gaintza (Araitz), Intza (Araitz), Zirauki... Aipatzekoa da Eslabako kasua: 11 belardi ditu immatrikulatuak. Guztira, 43.000 metro koadro baino gehiago belardi.
NAFARROAN IMMATRIKULATUTAKO ONDASUNAK

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu