Indarkeria matxista

Nafarroan lau gizonezko atxilotu dituzte indarkeria matxista egotzita

Tafallan, Milagron, Artaxoan eta Burlatan egin dituzte atxiloketak.

Farrukas taldeak indarkeria matxista salatzeko egindako protesta bat, Iruñean. IDOIA ZABALETA, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko abuztuaren 27a
17:03
Entzun

Indarkeria matxista delitua leporatuta, lau gizon atxilotu dituzte azken astean Nafarroan, lau herritan. Zehazki, Poliziak Tafallan, Milagron, Artaxoan eta Burlatan eraman ditu atxilo gizonezkoak. Burlatan udaltzainek jardun dute operazioan; gainerako hiruretan, foruzainek. EITBk zabaldu du erasoen eta haien ondoko atxiloketen gaineko informazioa.

Ez dira gaur indarkeria matxistaren alorrean aditzera emandako kasu bakarrak. Hain zuzen, joan den larunbatean Itsasuko (Lapurdi) festetan gertatutako eraso bat salatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.