Nahia eta Odre Lacroix Segiko militanteek atxiloturik jarraitzen dute Paueko polizia etxean. Herenegun atxilotu zituzten, Senperen daukaten etxean. Berri agentziek plazaratu dutenez, «higiezinen aurkako eraso saio bat» egin izana leporatua zaie. Atzo herenegun bezala, atxilotuak askatzea exijitzeko elkarretaratu ziren 200 bat lagun herriko etxe aitzinean.
Atxiloketa egunean, laster jendea hurbildu zen, eta ahizpak eramateko unean liskarrak izan ziren polizien eta bertaratuen artean. Batasunak, Senpere Egun eta Bihar talde abertzaleak, Askatasunak eta Segik dute polizia operazioa salatu.
Nahia eta Odre Lacroix Segiko militanteek atxiloturik jarraitzen dute
Herenegun goizean atxilotu zituen Frantziako Poliziak ; geroztik, Paueko polizia etxean dira bi ahizpak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu