Iazko apirilean abokatuen kontrako sarekadan atxilotu zutenetik preso zuten Naia Zuriarrain Bilboko Deustua auzoko herritarra, Granadako espetxean. Atzo atera zen handik, bere senideek 60.000 euroko bermea ordaindu ondoren. Bilboko Elkano kalean euskal presoen abokatuek duten bulegoan lan egiten zuen Zuriarrainek atxilotu zutenean, eta guardia zibilen eskuetan tortura gogorrak jasan zituela salatu zuen.
Beste bi bilbotar herenegun askatu zituzten: Errekalde auzoko Unai Mallabia eta Indautxu auzoko Aitor Fernandez. Ertzaintzak atxilotu zituen, 2003ko ekainean, kale eraso batzuetan parte hartzea egotzita. Fernandez zigor osoa beteta kaleratu zuten Almeriako espetxetik, eta Mallabia, zigorra kitatzeko bederatzi egun falta zaizkiola, Puerto I kartzelatik.
Naia Zuriarrain, Unai Mallabia eta Aitor Fernandez askatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu