Nazioak eta estatuak aztergai

Erabakitzeko eskubideari buruzko mintegi bat antolatu dute abenduaren 10etik 12ra, Donostian

Iñaki Dorronsoro eta Jule Goikoetxea, atzo, Donostian, jardunaldien aurkezpenean. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
2014ko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Burujabetzaren inguruan munduan izaten ari diren prozesu politikoak aztergai izango dituzte abenduaren 10etik 12ra Donostian, EHUk eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako jardunaldietan. Nazioarteko hogeita hamar aditu inguru izango dira Nazioak eta Estatuak XXI.mendean: demokrazia eta erabakitzeko eskubidea izeneko mintegian. Hiru egunetan, Eskozia, Quebec, Ingalaterra, Katalunia eta Euskal Herriko adituek burujabetzarekin lotutako prozesuak aztertuko dituzte, «ikuspegi akademiko eta zientifiko hutsetik».

Atzo aurkeztu zituzten jardunaldiak Jule Goikoetxea EHUko irakasleak eta Jean Pierre Massias Paueko eta Aturrialdeko unibertsitateko irakasleak. Aurkezpen ekitaldian izan ziren, halaber, Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohia. Aurkezleek azaldu zutenez, mintegian burujabetzarekin lotutako prozesuak hiru arlotan aztertuko dituzte: lurralde ezberdinetan izandako botere politikoaren antolaketa, zentralizazio zein dezentralizazio joerak eta erabakitzeko eskubidearen ingurukoaldarrikapenak. Joera horiek Europako Batasunean eta hango kide diren estatuetan duten eragina ere aztertuko dute.

EHUren Carlos Santamaria zentroan izango dira saioak. Besteak beste erabakitzeko eskubidearen kontzeptua, prozesu politikoen alde sozioekonomikoa eta gizartearen inplikazioa izango dituzte hizpide. Batean, Gure Esku Dago-ko, ANC Biltzar Nazional Katalaneko eta Yes Scotland kanpainako kideak izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.