Alakrana atunontziaren bahitzaileen bozeramaile batek "negoziazioak ondo doazela, eta zazpi edo hamar egun barru amaitu daitezkeela" jakinarazi du ETBri egindako adierazpenetan. Bermeoko ontzia (Bizkaia) urriaren 2an bahitu zuten piratek Somaliatik 375 miliara. Ordutik, Espainiako Gobernua eskifaiako 36 arrantzaleak aske uzteko piratekin negoziatzen ari da.
Hala ere, Espainiako Gobernuak bahitzaileetako bi atxilotu eta Madrilera epaituak izateko eraman izanak gauzak ez ditu errazten. Bahitzaileen bozeramailearen arabera, bi piratekin "zer gertatzen den zain" daude erabakiak hartzeko. Alakrana-ko arrantzale guztiak "ondo daudela" adierazi du horrek.
Espainiako Fiskaltzak ustezko bi bahitzaileen aurkako kartzela zigorra eskatu du, 36 arrantzaleren bahiketan parte hartzea, indarkeria erabiliz lapurreta egitea eta armak erabiltzea leporatuta.
Etxebastar Fleet enpresako Alakrana ontzian 36 arrantzale daude, eta horietatik zazpi Euskal Herriko arrantzaleak dira. Ontzian Galiziako bederatzi arrantzale daude, Indonesiako zortzi, Boli Kostako bi, Ghanako lau, Senegalgo hiru, Malaysiako bi eta Seychelleetako arrantzale bat.
gizartea
"Negoziazioak ondo doaz eta zazpi edo hamar egun barru amaitu" daitezkela dio 'Alakrana'-ren bahitzaile batek
Ustezko bi pirata Madrilen atxilotuta daude eta han epaituko dituzte. Atunontziaren bahitzaileek haiekin "zer gertatzen den zain" daudela jakinarazi dute, erabakiak hartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu