Neskak-mutilak bereizten dituzten eskolek itunpean jarraituko dute Nafarroan
Neskak eta mutilak bereizten dituzten eskolek itunpean egon behar ote duten zalantzan jarri du Espainiako Auzitegi Gorenak: esan du bidezkoa dela itunik ez egitea haiekin, sexuagatik bereizkeria egiten baitute. Nafarroako Gobernuak adierazi du «printzipioz» epai horrek ez diola eragiten —Espainiako bi kasuri buruz ebatzi du auzitegiak—, eta, kontrakorik agindu ezean, eutsi egingo diela eskola horientzako laguntzei. Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroa ez da ados azaldu epaiarekin, baina errespetatu egiten duela esan du. Adierazi du Unescok onartu egiten duela hezkuntza eredu hori, eta Espainiak bat egin zuela hitzarmen harekin. Hala ere, prest dago eskola bereizleen gaia «aztertzeko eta eztabaidatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu