Nestleri ere atzeman dizkiote zaldi-haragi arrastoak

Ravioliak, tortelliniak eta lasagnak erretiratu ditu saltokietatik; Euskal Herrian ere hartu du neurria

Erredakzioa
Donostia
2013ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Nestle enpresak hainbat produktu kendu ditu saltokietatik, zaldi haragiaren DNA arrastoak atzeman ostean. Euskal Herrian ere izan du eragina neurriak. Buitoni markako ravioliak eta tortelliniak, eta boloniar erara egindako lasagna erretiratu ditu. «Ez dugu inolako erantzukizunik honetan. Gu transformazio enpresa bat gara, eta baimen guztiak dituzten banatzaileei erosten diegu haragia. Ez dugu sekula zaldi haragirik erosi», adierazi zuten atzo enpresako arduradunek.

Ekoizten dituzten produktuenkalitatea bermatzeko programak hobetzen ari direla nabarmendu du Nestlek: «Besteak beste, erosten ari garen haragiaren kalitatea kontrolatzeko sistemak hobetzen ari gara». Lidl supermerkatuek ere hainbat produktu erretiratu dituzte Suedian eta Alemanian.

Zaldi haragiaren auzia duela hilabete hasi zen zabaltzen. Irlandan agertu ziren zaldi haragiaren arrastoak zituzten lehen produktuak. Baina gero Europa osoan agertu ziren halako produktuak.

Frantziako Spanghero enpresaren kasuak batez ere harrotu ditu hautsak. Gobernuak osasun agiria kendu zion ostegunean, eta herenegun itzuli zion, zenbait produktu ekoizteko. Ustez Europako hamahiru herrialdetan zaldikia zuten 4 ,5 milioi pakete lasagna saldu zituen.

«Iruzurrik» ez dela gertatu esan du Barthelemy Agerrek, Iparraldeko Lur Berri kooperatibako presidenteorde eta Spangheroko presidenteak. Haatik, asteburu osoan enpresaren fakturak ikertzen ari tu dira jendarmeak, Castelnaudaryn duen egoitza nagusian. Izan ere, ostiralean, ustez enpresaren faktura batzuetan 0205 0080 kodea agertzen zela ikusi zuten. Zaldi haragiaren kodea da hori. Frantziako Gobernuak agindutako inkestari jarraituz, atzo enpresaren egoitza ikertzen hasi ziren. Hainbat pertsona ere galdekatu zituzten jendarmeek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.