Nola funtzionatzen du Erasmusek?

2013ko azaroaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
UNIBERTSITATEAK

• Oinarria. Itunak egiten dituzte Europako unibertsitateek, eta ikasleak trukatzen dituzte. Ez dute zertan kopuru bera izan joaten direnek eta datozenek —Hegoaldetik gehiago joaten dira etorri baino—. Probak egiten dizkiete izena ematen duten ikasleei: notak, hizkuntzak...

EUROPAKO BATZORDEA

• Abiapuntua. Dirua Europako Batzordeak jartzen du: 450 bat milioi urtean. Estatuen artean banatzen du, ikasleen kopurua eta bizimoduaren prezioa aintzat hartuta. Iazko urte amaieran arazoak izan zituen finantzaketarekin, eta kolokan egon zen, baina aurrera atera zuten.

ESTATUAK

• Kudeaketa. Europatik jasotako dirua kudeatzea herrialde bakoitzari dagokio. Bi bide daude: beka gutxiago eman baina diru gehiagokoak —Frantziak bezala—, edo beka gehiago baina diruz eskasagoak —Espainiak—. Laguntza osagarriak eman ditzakete herrialdeek.

AUTONOMIA ERKIDEGOAK

• Borondatea. Autonomia erkidegoek ez dute zuzeneko parte hartzerik Erasmus programaren finantzaketan, baina aukera badute laguntza osagarriak emateko. Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak ematen dituzte, eta horretan jarraitzeko asmoa dutela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.