Giza eskubideen aldeko eta nomaden eskubideez arduratzen diren elkarteek "garaipen handitzat" jo dute gaur Frantziako Konstituzio Auzitegiak hartutako erabakia. Orain arte hiru hilabetean behin berritu behar zuten nomadek Frantzian zehar mugitzeko baimena ematen zien agiria. Hori posible egiten zuen legeak mende bat betetzen duen urtean hartu du, hain zuzen ere, auzitegiak. Estatuak orain arte neurri hori justifikatu izan du, esanez, etengabe mugitzen diren pertsonak topatzeko zailtasunak izaten dituela bestela.
Bestalde, auzitegiak bertan behera utzi du nomadei eragiten zien beste neurri bat ere. Hain zuzen ere, orain arte gutxienez hiru urtez jarraian toki batean erroldatuta egon behar zuten, aldaketarik gabe, hauteskunde zerrendetan egoteko. Auzitegiak hartutako erabakiak, baina, ez dio eragingo zirkulazio agiriari, izan ere, nomadek beti eraman beharko baitute gainean, eta urtero berritu beharko baitute.