Okerrera jo ez, baina gaur datuak ez dira asko mugitu. Egonkortze fasean jarraitzen dute. Beste 45 hildako gehiago zenbatu dira Euskal Herrian, bezperan baino 8 gutxiago, baino herenegun baino 3 gehiago. Guztira, 693 hildako zenbatu dira gaur arte. Positiboei dagokienez, beste 542 positibo zenbatu dira, bezperan baino 51 gehiago. Ospitaleratuen kopurua ere gutxitu da: 2.336 pertsona daude ospitaleratuta gaur zabaldutako datuen arabera, bezperan baino 103 gutxiago.
Krisiaren kudeaketa politikoaren eremuan, agintariak tunelaren argiari begira jarri dira, baina ados jarri gabe argiaren urruntasunaz. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak miloi bat test azkar banatuko dituela jakinarazi die autonomia erkidegoko lehendakariei, eta azpiegituren zerrenda eskatu die, atzemandako sintomarik gabeko positiboak bakartzeko asmoa agertuz. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak "normaltasunera itzultzeko plan bat" zehaztu beharra dagoela adierazi du. Maria Txibite Nafarroako gobernuburuak nabarmendu du egoera egonkortzen ari dela baina zuhurtziaz jokatu behar dela. Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaileak, berriz, uste du krisiaren hasierara berandu iritsi zirenek orain azkar joan nahi dutela amaierara, eta hori arduragabekeria izan daitekeela. Quim Torra Kataluniako gobernuburua ere azkar ibiltzearen kontra mintzatu da, konfinamendu orokorra ez altxatzeko eskatuz,horretarako baldintzak egon arte.
Konfinamenduaren eraginaren harira, interesgarria da Miren Basaras Mikrobiologia irakalearen iritzia: Konfinamenduaez da nahikoa.
DATUAK: Koronabirusaren azken datuak
MAPA: Koronabirusaren zabalpena herriz herri
ZUZENEKOA: Azken orduko albisteen kontakizuna
Agian honek ere merezi du
Unai Pascualen mintzoa. BC3ko ikertzailea da Unai Pascual, eta bioaniztasunaren galera ikertzeko NBEk duen IPBES gobernu arteko adituen taldeko kidea. Bideo elkarrizketa egin dio Iñaki Petxarroman kazetariak. Besteak beste, COVID-19aren pandemiak klima larrialdiari nola eragin diezaiokeen azaldu du Unai Pascualek.
Etxea ikasgela. Osasun krisia hezkuntzan izaten ari den eraginari begiratu dio gaur BERRIAk. Etxean dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Desberdintasun sozialak areagotuko oten diren da kezka orain. Unibertsitatean bide telematikoak nagusitu dira, baina gabeziak ere azaldu dira.
Andoni Egañaren itxialdia. Bizimodua aldatu egin da mundu guztiarentzat, baita bertsolari eta kulturgileentzat. Itxialdian bizitako egoeraren inguruko hausnarketak plazaratu ditu Andoni Egañak, bertsotan, BERRIA Aretoan.