JOSEBA EGIBAR
EAJren GBBko presidentea«Normaltasun politikoa lortzeko, ezinbestekoa da»
«Normaltasun politikoa lortzeko, ezinbesteko» urratsa izan da Sortu legeztatzea, eta Alderdien Legeak 2002an hasitako zikloari amaiera eman zaio, Joseba Egibar jeltzalearen ustez. Halaber, ezker abertzaleari «biktimismoa» kendu dio erabakiak, haren aburuz. Egibarrek gaineratu du epai horren ostean «zentzugabea» dela Bateraguneko auzipetuek kartzelan jarraitzea.
JUANJO AGIRREZABALA
EAko legebiltzarkidea«Legeztatzearen aurka daudenek salbuespen egoera etengabea nahi dute»
Sortu legeztatu izanaren aurka daudenak «ez dira demokratak», eta Euskal Herrian salbuespen egoera etengabea egotea nahi dute, EAko legebiltzarkidearen ustez. Haren irudiko, ilegalizazioa babesten dutenek badakite egoera normalizatu batean burujabetzarako bidea «geldiezina» izango dela. «Gatazka nahiago dutenak baino ez daude triste legeztatzearekin», esan du.
DANI MAEZTU
Aralarreko koordinatzaileordea«Politika egiteagatik preso daudenak aske utzi behar dira»
Euskal Herriko normalizazio politikoa lortzeko bidean «albiste ona» da Sortu legezko izatea, Aralarreko buruaren ustez.Hala ere, oraindik Alderdien Legea bezalako «salbuespen neurriak» indarrean egotea deitoratu du, eta, horregatik, ezinbestekotzat jo du «politika egiteagatik» espetxeratuta dauzkatenak askatzea.
PATXI LOPEZ
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria«Demokraziarako bidea bururaino egin behar duezker abertzaleak»
Patxi Lopez lehendakariaren ustez, Euskal Herriaren «aro berriarekin» bat dator legeztatzea, eta jada errealitate bat zena legezko bilakatu da. Hala ere, ezker abertzaleari esan dio «biktimismoa» egiteari utzi eta politika egiten hasi behar duela. «Ezker abertzaleak demokraziarako bidea bururaino egin behar du, jada aitzakiarik ez duelako». Epaiak islatzen du «sistema demokratiko batean» legeak betetzen dituztenak legezko direla, haren aburuz.
MARTIN GARITANO
Gipuzkoako ahaldun nagusia«Espainiako Gobernuari dagokio normalizazioaren aldeko urratsak egitea»
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du Sortu legeztatu izanak agerian utzi duela «ilegalizazioen zikloa gaindituta»daukala euskal gizarteak. Orain, baina, Espainiako Gobernuari dagokio normalizazio politikoaren aldeko «urratsausartak» egitea, Garitanoren ustez. Besteak beste, Bateragune eta 18/98 auzietan eskatu ditu urratsak.
ANTONIO BASAGOITI
EAEko PPko presidentea«Sortukoak legezkoak dira, baina ez dira demokratak»
«Sortu alderdi legezkoa da, baina ez da alderdi demokratikoa; ez, bederen, ETAren 900 hilketa gaitzesten ez dituen bitartean eta erakunde terroristari desegiteko eskatzen ez dion bitartean», esan du Antonio Basagoitik. Auzitegi Konstituzionalak Sortu legezko izateko lan egin duen moduan, PPk ETAk armak utzi eta desegin dadin lan egingo duela ohartarazi du Basagoitik.
JOSE ANTONIO PASTOR
PSE-EEko bozeramailea«Sortu legeztatzea etaOtegi espetxean edukitzea bateraezinak dira»
Auzitegi Konstituzionalaren erabakia ez dator bat Bateragune auziaren sententziarekin, PSEko eledunak dioenez: «Sortu legeztatzea eta Otegi espetxean edukitzea bateraezinak dira». Pastorrek uste du euskal gizartearen gehiengoa Otegi askatzearen alde dagoela eta ez duela ulertzen hura espetxean egotea. Horrez gain, esan du hurrengo hauteskundeetan alderdi denek «baldintza berberetan» aurkezteko aukera izango dutela, lehen aldiz.
JAVIER PEREZ ROYO
Konstituzio Zuzenbideko Katedraduna«Lehen aldiz, ezerk ez dueuskal herritarren parte hartze politikoa itxuraldatuko»
Javier Perez Royo Konstituzio Zuzenbideko katedradunak hauxe azpimarratu du: «Aspaldiko partez, eta lehen aldiz, ezerk ez du itxuraldatuko euskal herritarren parte hartze politikoa». Haren ustez, Sortu legeztatzeak gainerako alderdiak politikan duten lekua berriro aztertzera derrigortuko ditu, baina baita ezker abertzalea bera ere. Emandako epaia Konstituzionalean egon den «eboluzioaren» isla dela gaineratu du.
ALFREDO PEREZ RUBALCABA
PSOEko idazkari nagusia«ETA desagertzeaerraztuko du legeztatzeak»
Sorturen legeztatzeak «ETA desagertzea errazagoa» egingo duela adierazi du Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak. Bere ustez, Konstituzionalak Sorturi buruz emandako epaia «koherentea» da duela urtebete Bilduren inguruan emandakoarekin, baina bada alderik bata eta bestearen artean, orain ETAk indarkeria amaitu duelako. Gainera,espero du orain ebazpena kritikatzen dutenek hemendik bi urtera, «ETA desagertzen denean», «euren buruei dominarik» ez jartzea.
MARIA DOLORES DE COSPEDAL
PPko idazkari nagusia«Demokrata gehienoktriste eta etsita gaude»
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak aitortu du ez duela «batere gustuko» Auzitegi Konstituzionalaren epaia, baina hura errespetatzea beste aukerarik ez duela. Areago, esan du «demokrata gehienak triste eta etsita» daudela Sorturen legeztatzearekin.
EDUARDO TORRES-DULCE
Estatuko fiskalburua«Erne egongo garaSortuk legedia bete dezan»
«Juridikoki etsita» dago Eduardo Torres-Dulce Estatuko fiskalburua Sorturen legeztatzearekin. Hala ere, ohartarazi du «erne» egongo direla alderdi abertzaleak legediabete dezan. Izan ere, azpimarratu du ebazpenak «abisu zorrotzak» egiten dizkiola Sorturi legearekiko eta biktimekiko izan behar duen errespetuari buruz, eta beraz, berretsi du Fiskaltza «erne» egongo dela alderdi abertzaleak Espainiako Konstituzioari «iruzur» egin ez diezaion.
JAIME MAYOR OREJA
PPko europarlamentaria«ETA ez da sekula orainbezain gertu egon boteretik»
Sortu legeztatzea «ETAri indarra ematea da»,boterea ematen diolako eta«mugarria» jartzen duelako ezker abertzaleak funtzionatzeko duen moduan, Jaime Mayor Orejaren ustez. PPko eurodiputatuak salatu duenez, erabakiarekin «ETA ez da sekula orain bezaingertu egon boteretik». Epaiak, funtsean, «ETA legeztatzen du» eta erakunde armatuari «zilegitasuna» ematendio, bere ustez.
CARLOS URQUIJO
Espainiako Gobernuko ordezkaria EAEn«Sortu legeztatu izana albiste txarra da demokraziarentzat»
«Albiste txarra da demokraziarentzat Sortu legeztatu izana», Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan. Gainera, ebazpenarekin biktimek duten «samina» ulertzen duela dio, «300 hilketa baino gehiago argitu gabe daudenean oraindik». Haren ustez, Sorturen estatutuek diotena baino, alderdiko kideek egiten dutena da garrantzitsuena: «Orain arte, ordea, ez diet entzun ETAren terrorismoa gaitzesten».