NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore izendatu zuten atzo Alfonso Karlosena (San Martin Unx, Nafarroa, 1962). Maiatzean irabazi zituen hauteskundeak, botoen %70,54 jasota. Iruñeko Arrosadiko campusean egin zuten kargua hartzeko ekitaldia eguerdi aldera. Karlosenak ez ezik, errektore taldeko gainerako kideek ere hartu zuten kargua: Manuel Rampunek, Eloisa Ramirezek, Ramon Gonzalok, Carmen Jarenek, Cristina Baionak, Hugo Lopezek eta Ines Olaizolak. Ekitaldiaren ostean, Gizarte Kontseiluaren batzarrera deitu zuten, Pello Irujo NIE Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakaria kudeatzaile izendatzeko.
Karlosenak azaldu duenez, «pozez» hartu du lana. Unibertsitatea «aro berri baten atarian» dagoela nabarmendu du, eta Nafarroako gizartearen, gobernuaren eta parlamentuaren babesa eskatu ditu.
Errektore berriak ZaragozakoUnibertsitatean (Espainia) egin zituen Fisika ikasketak; berton doktoretza egin, eta irakaskuntzan eta ikerketan hasi zen. 1992tik, ordea, NUPen aritu da ikerlari eta irakasle. AEBetako eta Suitzako zenbait unibertsitatetan ere jardun da irakasle gonbidatu gisa. Azken urteak, berriz, kudeaketaren arloan eman ditu. Hain zuzen ere, Julio Lafuente NUPeko errektore ohiaren taldean aritu da azken zortzi urteotan, Ikerketarako errektoreorde.
NUPeko errektore kargua hartu du Alfonso Karlosenak
Maiatzean irabazi zituen hauteskundeak, bozen %70,54 jasota.Unibertsitatea «aro berri baten atarian» dagoela nabarmendu du

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu