NUPeko euskara plana «eskasa» dela salatu dute

2017ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA.Nafarroako Unibertsitate Publikoaren «euskara plana eskasa dela» salatu zuten atzo zenbait eragilek. Ikasle Abertzaleak, ELA, LAB, Steilas, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak, Iruñeko euskalgintza eta NUPeko euskara taldea eta langile talde bat agertu ziren prentsaren aurrera: «Euskararen Plan Gidaria birmoldatzeko» eskatu zioten errektoretzari.

Planaren gabezia bat nabarmendu dute: egun, NUPek gradu bakarra eskaintzen du osorik euskaraz, Irakasletza, baina NUP sortu baino lehenagokoak dira ikasketa horiek. Hortaz, salatu dute 30 urtean NUPek ez duela gradu oso bat euskaraz eskaintzeko ahaleginik egin, «nahiz eta ikasle euskaldunen proportzioa etengabe handitu». Egun, ikasleen%30 dira euskaldunak. Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskarari buruzko prospekzioa eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.