Oiartzunen (Gipuzkoa) festetan izandako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Doneztebe plazan. Udaleko talde politiko guztietako ordezkariak egon ziren bertan, eta Aiora Perez de San Roman alkateak «mota guztietako erasoak» gaitzesten dituela adierazi zuen. «Udal honek herritar guztien eskubideen aldeko hautua egina du, eta, horregatik, hartu beharreko neurri guztiak hartuko ditugu halako gertakari larririk berriro gerta ez dadin», esan zuen. Gainera, ehunka herritarrek bat egin zuten erasoa izan zuen pertsonaren senideekin, eta udalak ere elkartasuna adierazi zien erasoari eta haren hurbilekoei.
Abuztuaren 4an, eguerdi aldean, Oiartzungo Landetxe plazan, lapurreta egiten saiatu zen pertsona talde bat, eta lortu ez zutenez, gazte oiartzuar bat bortxatzen saiatu ziren eta ondoren gogor jipoitu zuten. Segidan, ihesari eman zion taldeak, eta kalean une hartan zebilen jendea labanaz mehatxatu zuten.
Erasotzaileak nortzuk diren oraindik argitu ez badute ere, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Errenteriako polizia etxera eraman dute (Gipuzkoa), eta bertan dago epaile aurrera noiz eramango duten zain.
Oiartzungo herritarrek gogor salatu dute festetan izandako sexu erasoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu