Oihana Mardaras aske utzi dute, beste absoluzio bat jaso ostean

Erredakzioa
Bilbo
2015eko apirilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ETArekin lotutako bere aurkako beste auzi judizial bat gaindituostean, Oihana Mardaras euskal presoa (Bilbo, 1988) atzo arratsaldean aske utzi zuen Espainiako Justiziak. Azkeneko auzia aste honetan izan du: 2008an Bilboko Abusu auzoko PSE-EEko egoitza bati eraso egin ziolakoan epaitu dute, eta absoluzioa eman du epaileak.

Mardaras 2009ko ekainaren 30ean atxilotu zuten, Frantzia iparraldean, Ibai Mateorekin batera, lapurtutako auto batekinistripu bat izan ondoren. Parisko Auzitegiak lau urteko espetxezigorra jarri zion, ETAko kide izatea egotzita, eta, zigorra bete ostean, Espainiaratu egin zuten.

Joan den irailean Auzitegi Nazionalak 29 urteko kartzela ezarri zion, EITBren Bilboko egoitzari eraso egitea leporatuta, baina Gorenak absolbitu egin zuen, haren erabakia «intuizio subjektibo» batean oinarritu zela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.