atxiloketak

Oihana Mardaras izan daiteke goizean Frantzian atzeman duten ustezko etakideetako bat

Poliziak jakinarazi duenez, autoarekin istripua izan ostean atxilotu dituzte, Chateau Gontierren, herrialdearen iparraldean. Beste atxilotua -mutila- larri dago.

2009ko ekainaren 30a
18:22
Entzun
Frantziako Poliziak Mayenne departamenduan, Chateau Gontier herrian, ustezko bi etakide atxilotu ditu gaur goizean, eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak arratsaldean jakinarazi du Oihana Mardaras 21 urteko bilbotarra izan daitekeela haietako bat, haren gurasoen Santutxuko bi etxe miatzen ari delako Espainiako Polizia: Ollerietagoiena eta Allende kaleetan.

Atzeman duten beste ustezko etakidea mutila da eta, istripuaren ondorioz, larri dagoela eta ospitalera eraman dutela esan du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak. Ez dute haren izen-abizenik eman.

Frantziako iparraldean dago Chateau Gontier.

Poliziak adierazi autoa lapurtutakoa zela eta armak aurkitu dituztela: pistola eta errebolber bana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.