18/98 auzia

Olatz Altuna eta Juan Mari Mendizabal, aske behin-behinean

Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98 auzian zigortu zituen biak, eta abendutik preso eduki dituzte.

2008ko ekainaren 19a
14:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Olatz Altuna eta Juan Mari Mendizabal 18/98 auziko zigortuak aske utzi zituzten atzo, behin-behinean. Biak abendutik eduki dituzte preso. Epaia eman aurretik sartu zituzten kartzelan: Altuna Valentzia III-n (Herrialde Katalanak) eduki dute preso eta Mendizabal Bonxen (Galizia).

Altuna Joxemi Zumalabe atala-ren barruan epaitu zuten, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak bederatzi urteko kartzela zigorra jarri zion. Mendizabal Ekin atala-ren barruan epaitu zuten, eta hamahiru urteko espetxe zigorra jaso zuen.

46 lagun zigortu zituzten 18/98 auzian, eta denera 527 urteko kartzela zigorra jarri zieten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.