politika

Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta Ainara Vazquez espetxeratzeko agindu du Garzonek

Gaur goizean deklaratu dute Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Asteartean atxilotu zituzten, ETAko kide izatea leporatuta. Hirurek tratu txarrak jasan dituztela salatu dute.

2009ko ekainaren 27a
19:18
Entzun
Espainiako Poliziaren esku bost egun inkomunikatuta eman ostean, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratu dute Patxi Urangak, Olatz Lasagabasterrek eta Ainara Vazquezek. Garzonek hirurak baldintzarik gabe espetxeratzeko agindua eman du. Patxi Uranga eta

Olatz Lasagabasterri ETAko kide izatea eta lehergailuak gordetzea leporatu diote, Ainara Vazquezi, berriz, ETArekin kolaboratzea egotzi diote. Madrilgo Soto del Real kartzelara eraman dituzte. Hirurek Espainiako Poliziaren tratu txarrak jasan dituztela salatu dute.

Asteartean atxilotu zituzten, ETAko kide izatea leporatuta. Torturaren Aurkako Taldeak salatu du Garzonen torturaren aurkako protokoloa betetzea eragotzi dietela atxilotuen konfiantzako medikuei. Inkomunikatuta egon diren egunetan kontzentrazioak izan dira atxilotuen herrietan. Halaber, Astigarrako Udalean (Gipuzkoa) mozio bat aurkeztu zuen atzo ezker abertzaleak. EAJk, PSEk, PPk eta Alkarbidek aurkako botoa eman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.