gizartea

ONCEko zozketak 1.260.000 euro utzi ditu Sestaon

Kupoiak hiru ostatutan saldu ziren, batez ere.

2011ko martxoaren 30a
17:29
Entzun

ONCE Espainiako zozketak 1.260.000 euro laga ditu Sestaon. Carlos Llamosas Pardok, Los Tres Concejos plazako saltzaileak, denera 35na mila euroko 36 kupoi saldu zituen, eta kupoi horiek, batik bat, Volante (Txabarri kalea), La Perla (Kale Nagusia) eta La Manolita (Portugaleteko metro geltokiaren ingurua) ostatuetan banatu ziren. Atzo gaueko zozketan tokatu zen zenbaki sariduna.

Martxoaren 16an, ONCEk 315.000 euro utzi zituen Gasteizen, Jundiz industrialdean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.