«Ongi amaitu da» Uxue Barkosi bularrean egin ebakuntza

Osatzeko gelara igo dute Espainiako Parlamentuko NaBaiko diputatu eta Iruñeko zinegotzia

Erredakzioa
Iruñea
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Bularreko minbizia tratatzeko ebakuntza egin zioten atzo Uxue Barkos Nafarroa Baiko Espainiako Legebiltzarreko diputatu eta Iruñeko zinegotziari. NaBaik igorritako ohar batean informatu zutenez, «ongi amaitu» zen ebakuntza, eta atzo bertan operaziotik osatzeko gelara igo zuten, Nafarroako Ospitalean.

Joan den astelehenean jakinarazi zuen Barkosek berak bularreko minbizia atzeman ziotela mediku azterketa batean. Osatu eta ahal bezain laster «lanera itzultzeko» asmoa adierazi zuen orduan NaBaiko kideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.