Apirilaren 22a, 19:30ak. Anboto.org atariak albistea argitaratu du: Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da lau hamarkadaren ostean. Sutautsa bezala zabaldu da albistea berehala. Euskal Herriko zein atzerriko komunikabideek eta kazetariek berria jaso eta oihartzuna biderkatu dute, eta sare sozialetako erabiltzaileek ekarpena egiten hasi dira.
Ongi etorri izan da sarrien entzundako mezua. «Ongi etorri etxera! Azkenean Euskal Herrira!!!», idatzi du Joseba Alvarezek.
Ongi etorri etxera!
— Joseba Alvarez (@JosebaAlvarez) April 22, 2021
Azkenean Euskal Herrira!!!https://t.co/LIFzEhQPrg
Wikipediak idazleari eskainitako artikulua eguneratu behar izan du:
Joseba Sarrionandia euskal idazlea da, olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberriak ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen eta ezkutuan bizi izan zen urte askoz. 2016an jakin zen Habanan bizi zela. Orain Euskal Herrian da.https://t.co/DIIacIqnMfpic.twitter.com/aaroLykWVY
— Euskarazko Wikipedia (@euwikipedia) April 22, 2021
Donostia Bai taldeak musikarekin eman dio ongietorria: Sarri, Sarri!
Joseba Sarrionandia
— Donostia Bai 🎗ï¸Ã‚Â🌹 (@Erramun2014) April 22, 2021
Ongi etorri EuskalHerrira Sarri, Sarri! Sarri! Sarri! pic.twitter.com/wKjLEDeeOs
Txalaparta argitaletxeak ere dantza egitera gonbidatu ditu jarraitzaileak, Twitterren.
«Lagun izoztua Kalaportura bueltatzea lorpen kolektiboa da. Ongi etorri etxera», idatzi du Pernando Barrena Europako legebiltzarkideak.
Lagun izoztua Kalaportura bueltatzea lorpen kolektiboa da. Ongi etorri etxerahttps://t.co/kpVQPMhGf6@naiz_info
— Pernando Barrena MEP🔻 @EHBilduEP (@pernandobarrena) April 22, 2021
Zerekin harritu da gehien idazlea jaioterria berriz ikustean? Goizalde Landabaso idazle eta kazetariak argi dauka: biribilguneak.
Joseba Sarrionandia Euskal Herrira itzuli da. Harrituta dago hainbeste errotondagaz. https://t.co/shuOsR6Qym
— Goizalde Landabaso (@GoizaldeL) April 22, 2021
Anbotokoekin hitz egin du.
«Mitotzat idazle bat izan genuen belaunaldikook zorioneko gaude», idatzi du Jasone Agirre Garitaonaindia EH Bilduko ordezkaria Eusko Legebiltzarrean.
Mitotzat idazle bat izan genuen belaunaldikook zorioneko gaude.
— Jasone Agirre Garitaonandia (@AgirreGarita) April 22, 2021
Ongi etorri Sarri!!
Eta zorionak @anboto denok egin nahiko genukeen elkarrizketagatik.
Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da lau hamarkadaren ostean https://t.co/1rXw1pFFPJ
Iurretan bertan ongietorria egiteko jarritako pankarta bat zabaldu du Igor Meltxorrek.
Joseba Sarrionandia Iurretara bueltatu da lau hamarkadaren ostean. pic.twitter.com/yDOA0YV547
— Igor Meltxor (@IgorMeltxor) April 22, 2021
Batzuek gogoratu dute Sarrionandiaz gain, beste iheslari bat ere itzuli dela Euskal Herrira: Agustin Azkarate.
Katalunian ere oihartzun handia eduki du albisteak. Vicent Partal Vilaweb-eko zuzendariak ongietorria egin dio idazle iheslariari:
Ongi Etorri Etxera!
— Vicent Partal (@vpartal) April 22, 2021
Joseba Sarrionandia torna al País Basc després de 36 anys d’exili https://t.co/SolgtZrylZ
Eta Karma Puig katalanak euskarazko bertsoa osatu du.
Zaila dugu sortzea
— Karma Puig (@KarmaAlcanar) April 22, 2021
Doinu gogozagorik
Sarri dio herriak
Txanpainaz ospaturik
Iruñeko entzierroa
Desentzierroa hemen
Zapi gorriak
Zerua du estaltzen.https://t.co/hu6GFudC4d
Italiara ere heldu da albistea. Giuseppe Barbatok idatzi du: «Haren historian eta ihesaldi sinesgaitzean dago oinarrituta Kortaturen Sarri Sarri abesti legendarioa».
Joseba Sarrionandia torna in Euskal Herria dopo quasi 40 anni di assenza. Alla sua vicenda e alla sua incredibile evasione è ispirata la leggendaria 'Sarri Sarri' dei Kortatu https://t.co/Pl01uQQDQM
— Giuseppe Barbato (@vasilijivanovic) April 22, 2021