Agerraldia egin dute gaur Batasuneko Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Joseba Alvarezek atzp nazioarteko sei pertsona ospetsuk plazaratutako adierazpenaren balorazioa egiteko. Adierazpenak "garrantzi kualitatibo" handia du Batasunaren iritziz. Batetik adierazpena izenpetu duten nazioarteko sei pertsona horiek ezagunak direlako hainbat bake prozesutan egindako lanagatik eta bestetik, adierazpenaren edukiak ere aipagarriak direlako.
Sinatzaile guztiak dira ezagunak: Francesco Cossiga Italiako lehendakari ohi eta bizi osorako senataria, Mario Soares Portugalgo lehen ministro eta lehendakari ohia, Gerry Adams Sinn Feineko presidentea, Cuauhtemoc Cardenas Mexikoko PDR alderdiko sortzaile eta Internazional Sozialistako lehendakariordea, Kgalema Motlanthe Hegoafrikako ANC alderdiko idazkari nagusia eta Adolfo Perez Esquivel 1980ko Bake Nobel sariduna.
"Euskal Herrian konpondu behar da auzia"
Otegik testuinguru zehatz baten kokatu du atzo kaleratu zuten adierazpena. Izan ere gogorarazi du urriaren 25ean Europako Legebiltzarrean euskal auzia izango dutela eztabaida gai eta bertan hamabi eurodiputatuz osatutako =iFriendshipib-ak erabaki eskubideari buruz hitz egingo duela. Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterori egindako bisita ere aipatu du. Finean, Otegiren hitzetan ETAk su-eten iragarpena egin zuenetik nazioartetik jasotako mezuek "frogatzen dute prezesua nazioarteko agendan dagoela".
Nazioarteko babes hori prozesuarentzat berme bat izan daitekeela azaldu du Batasunekoak. Eta bermea ez bada ere, lagungarria izango dela gaineratu du. Hala ere, gogorarazi du prozesua Euskal Herrian eraiki behar dela.
Bilerak eskatuko dizkiete sei sinatzaileei
Era berean, Otegik adierazi du sinatzaileek prestutasuna agertu zutela alde guztiei babesa eskaintzeko. Hori dela-eta, Batasunak iragarri du "aldeetako bat bezala" hitzordua eskatuko diola sinatzaileetako bakoitzari. Batasunaren egoeraren berri emateko eta beraien irakurketa konpartitzeko asmoz.
Politika
Ongietorria eman dio Batasunak nazioarteko babesari baina prozesua Euskal Herrian eraiki behar dela nabarmendu du
Euskal Herriko prozesua babesteko konpromisoa agertu zuten atzo nazioarteko izan handiko sei lagunek. Batasunak ongietorria eman dio gaur nazioarteko sei pertsona ospetsu horiek plazaratutako adierazpenari. Arnaldo Otegi Batasuneko kideak adierazi duenez, "garrantzi kualitatibo" handia du. Prozesuarentzako berme garrantzitsua izan daitekeela azaldu du eta horrela ez bada ere lagungarria izango dela. Hala ere, nabarmendu du prozesua Euskal Herrian bertan konpondu behar dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu