berria taldea

Onintza Enbeitak ere egin du bertsoa 'Zure ziztada behar dugu' kanpainarako

"Hurrengo urteak ziurtatzeko", komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahaleginean da BERRIA Taldea.

2012ko martxoaren 3a
10:57
Entzun

Zer gara, gu, nor gara?
euskaldunak gara
baina sukalderaino
sartzen da erdara
euskarak behar du gu
guztion ziztada
komunikazioan
bada mila traba
mundu ez dut ulertzen
euskaraz ez bada.

Bertso hori egin du gaur Onintza Enbeitak BERRIAn Zure ziztada behar dugu kanpainarako. Horrek bertsolarien babesa ere jaso du, eta BERRIAk martxoan egunero bertso bat argitaratuko du.

 

"Hurrengo urteak ziurtatzeko" asmoz, BERRIAlaguna komunitatea indartzeko eta diru bilketa egiteko ahal den herritar eta eragile gehienengana iristeko ahaleginean da euskarazko hedabide taldea.

Arazo ekonomikoek bultzatuta, BERRIA iazko urte amaieran hasi zen diru ekarriak biltzen, lanari eutsi eta indartzeko. Hedabide taldeak jakinarazi du egoera zailean dagoela. "Paradoxikoa bada ere, inoiz baino irakurle gehiago dituen garaian ari dira behera egiten BERRIAko diru sarrerak". Nagusiki bi dira horren arrazoiak: hedabideetan izaten ari den eredu aldaketa —paperaren beherakada, sarearen gorakada baina diru sarrera txikiarekin— eta krisi ekonomikoa —erosle, diru laguntza eta publizitate gutxiago—.

Zure ziztada behar dugu kanpainaren bigarren faseari ekin dio, herriz herri eta arloz arlo laguntzaileak lortzen. Urtean ehun euroko kuota ordaintzeko prest egongo diren bost mila lagun topatzea da helburua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.