ORAIN ARTE

2014ko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1Jardunaldiak iaz. Udalak 2012an Uruguain Demokrazia Zuzenaren Foro Globalean parte hartu ostean, iazko urrian Tokiko Esparruko Parte Hartze Zuzenari buruzko jardunaldiak izan ziren Donostian, Miramar jauregian. Euskal instituzio eta unibertsitateetako kideek ez ezik, nazioarteko institutuetako aditu batzuk ere izan ziren.

2Oinarrizko dokumentua, gizartean landuta. Aurtengo ekainean 50 lagunek (udal taldeak barne zirela) Gizarte Eztabaidako Taldea osatu zuten. Kontsulta sistema baten osagaiak definitu zituzten, etaOinarrizko Dokumentua osatu zuten.

3Gizarte Kontrasterako Taldea. Joan den irailean Gizarte Kontrasterako Taldea sortu zuten, hamabost kiderekin.

4Udal taldeen eztabaida. Urrian eta azaroan udal taldeek, hiru lan saio eginda, aholkularitza juridiko batekin Gizarte Eztabaidako Taldeak proposatutako ereduari ekarpenak egin zizkioten.

5Udal gobernuaren onarpena. Donostiako udal gobernuak herri galdeketen araudia onartu zuen azaroaren 7an, eta, ondorioz, Parte Hartzeari buruzko arau organikoa aldatu, juridikoki doitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.