Gizarte Segurantzaren Altxortegi Orokorrak iragan astean helarazi zien Baigorri Argitaletxea S.A. ('Gara'-ren editorea) eta KIE S.A. (egunkari hori inprimatzen duen enpresa) enpresetako ordezkari legalei Orain S.A.-k utzitako zorren "arduradun solidario" izendatu dituela. Orain S.A.-k 4.673.326,94 euro eta Hernani Inprimategia S.A.-k 441.824,15 euro zor dituztela du Gizarte Segurantzak. Guztira 5.115.151 euro dira, 850 milioi pezeta inguru.
Bi enpresa horietako ordezkari legalei helarazitako ebazpenen edukia bertsua da. Francisco Gomez Ferreiro Altxortegi Orokorreko zuzendariak 19 orriko txosten bat aurkeztu zien, eta Gara egunkariak bere edizio digitalean aurreratzen duenez, 2000ko uztailean Garzon epaileak idatzitako autoaren hainbat pasarte bere horretan jasotzen ditu, "Orain-Egin eta EKHE-Gara-ren artean enpresa jarraipena eman dela baieztatuz".
'Egin' auzia
Orain S.A.-ren 5,1 milioi euroko zorra ordainarazi nahi die Gizarte Segurantzak 'Gara' argitaratzen duten enpresei
Espainiako Gobernuaren menpe dagoen Gizarte Segurantzaren Altxortegi Orokorrak 'Egin' egunkaria argitaratzen zuen Orain S.A. enpresaren 5,1 milioi euroko zorra ordaintzeko Baigorri eta KIE izendatu ditu "arduradun solidario" moduan. Erabaki horrek ez ditu jasotzen bere garaian Espainiako Lan Ministerioak egin zituen txostenak, ezta enpresa jarraipena egon zela ezeztatzen zuten erabaki judizialak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu