Ordezko irakasleei oporrak ordaindu beharko dizkie Nafarroako Gobernuak
IRUÑEA. 2012tik Gabonetako eta Aste Santuko oporrak kobratu gabe egon dira Nafarroako ordezko irakasleak, baina langile bati opor horiek pagatu beharko dizkio gobernuak, epai baten aginduz. Steilas sindikatuak jakinarazi du erabakia ezingo dela ordezko guztietara zabaldu, baina langileei helegiteak aurkezteko aukera emango diela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu