ORDUAN ESANDAKOAK

2016ko otsailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Bortxa urte asko dira, eta Batasunaren sinesgarritasuna oso-oso txikia da. Espainiarrak ez dira fio haien benetako asmoekin»

Alfredo Perez Rubalcaba Orduko Espainiako Barne ministroa

«ETA-Batasuna eta haren frankiziak ezin dira hurrengo hauteskundeetan egon»

Mariano Rajoy Orduko PPko presidentea

«Orain arte entzun ez ditugun gauzak entzun ditugu [...]. Lehenago ETAri babesa eman diotenek orain demokrazia eta legedia onartzen dutela esatea, terrorismoa gaitzestea eta biktimentzat justizia eskatzea demokraziaren esparrua handitzea da»

Patxi Lopez Orduko Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

«Ez du berritasunik»

Alberto Catalan Orduko Nafarroako Gobernuaren eleduna

«Ongietorria ematen diogu ezker abertzaleak historikoki eduki izan dituen jarrerekiko ageriko banatzeari eta iraganarekiko apurketari; Espainiako Gobernuari eskatzen diogu ekin diezaiola alderdi berria inskribatzeari»

EAJ

«Astelehena bakearen lehen eguna izan zen Euskadin; hau atzeraezina da»

Jesus Egiguren Orduko PSE-EEko presidentea

«Bide politiko eta baketsuekiko ezker abertzalearen konpromisoak ez du atzera bueltarik»

Pello Urizar EAko idazkari nagusia

«Hertsiki eta sobera bete dute Alderdien Legea»

Paul Rio Orduko Lokarriko koordinatzailea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.