atxiloketak

Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu ustezko etakideak atxilotu dituzte Frantzian

Caunan (Akitania) izan da operazioa, biak auto batean zihoazela, polizia iturrien arabera. ETAko talde militarrarekin lotu dituzte. Baionako polizia etxean dauzkate.

2012ko maiatzaren 28a
12:33
Entzun

Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Atzo izan ziren atxilokerak, Caunan (Akitania), 15:00ak aldera, biak auto batean zihoazela, iturri haren arabera. Baionako polizia etxean dauzkate.

Autoak matrikula faltsua zeukala esan du Poliziak, eta Gurrutxagak eta Aranburuk armak zituztela. Espainiako Poliziarekin elkarlanean egin du operazioa.

Polizia iturriek diotenez, Gurrutxagak 2008an egin zuen ihes etxetik. ETAko talde militarreko buru jo dute. Haren anaia Egoitz 2002an hil zen, bere ibilgailuan zegoen bonba lehertzean; etakidea zen.

Aranburuk etxetik 2010ean alde egin zuela esan dute iturri haiek, eta Gurrutxagaren laguntzailea zela ETAko talde militarrean.

Bart hainbat lagun Baionako polizia etxe atarira joan da, atxiloketak salatzera. Ezker abertzaleak ere gaitzetsi du operazioa, eta Espainia eta Frantziako gobernuei gatazka konpontzeko elkarrizketak hasteko eskatu die.

ETAk iazko urriaren 20an esan zuen behin betiko bukatu duela jarduera armatua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.