Irudia. Pasaia
ORREAGAKO GUDUA GOGORATU DUTE
Askatasunaren Eguna antolatu du aurten ere Orreaga Iritzi Taldeak. Hainbat pertsona elkartu ziren Pasai Donibanen (Gipuzkoa) atzo, Orreagan (Nafarroa) 778. urtean euskaldunen eta Karlomagnoren armadaren artean izandako gudua gogoratzeko. Estatu baten beharra aldarrikatu zuten bertaratutakoek, eta Nafarroako ereserkia abestuz amaitu zuten ekitaldia. Pasaia ez zen leku bakarra izan urteurrena gogoratzeko:Bernedon (Araba) eta Orreagan bertan ere batu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu