Osakidetza

Osakidetzak adierazi du «erabat faltsua» dela Debagoieneko ESIko langile bati estortsioa egin izana

Ohar bidez, azaldu du berdin tratatzen dituela langile guztiak.

Debagoienako ospitalea artxibo irudi batean. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Javi West Larrañaga.
2022ko ekainaren 3a
16:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Roberto Sanchez anestesistak salatu duenez, Debagoieneko ESIa utzi behar izan du beste mediku fakultatibo batekin batera, zuzendaritzak «estortsio sistematikoa» egin dielako. Vocento taldeak jaso du salaketa. Anestesistak Osakidetzako lan eskaintza publiko batean egondako irregulartasunak salatu zituen 2017an eta 2018an.

Gutun batean, langile batzuek deitoratu egin dute zuzendaritzaren jarrera, eta adierazi dute «ordezkatzeko zailak diren profesional bik» ezetz esan behar izan diotela epe luzeko kontratu bati, «urteetako presio eta jazarpenaren ondorioz». ESIko zuzendari medikoa kargutik kentzeko eskatu dute, eta herritarrei eta langileei dei egin diete ekainaren 6an osasun zentroaren aurrean protesta egiteko, 13:00etan.

Osakidetzak ohar bidez azaldu duenez, «erabat faltsua» da «Debagoieneko profesional bat bera ere diskriminatzen edo estortsioa egiten ari delako hori». Gainera, esan du langile guztiak berdin tratatzen dituela eta plantilla osatzen duten 38.000 langileen lan baldintzak «arau, eskubide eta betebehar berberen menpe» daudela. Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak Debagoieneko ESIko zuzendaritza taldearen kudeaketa babestu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.