Osakidetzak SMS bat bidaliko die berriz 70 eta 79 urte bitartekoei, txertatzeko txanda har dezaten

Bihar hasiko da txertoak jartzen. Lehentasuna 78 eta 79 urtekoek izango dute.

80 urtetik gorako lagun bati txertoa jartzen, Zarautzen (Gipuzkoa). GORKA RUBIO / FOKU
edurne begiristain
2021eko apirilaren 12a
16:34
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurrera jarraitzen du txertaketa prozesuarekin, eta aste honetan 70 eta 79 urte bitartekoak txertatzen hasiko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur arratsaldean, SMSak bidaliko dizkie berriro adin tarte horretan dauden herritarrei, eta webgune bidezko txandaren zerbitzura sartzeko lotura izango dute bertan. Webgune bidezko txanda hartzeko modua izango dute 1942an eta 1943an jaiotako guztiek, baldin eta asteburu honetan ezin izan badute txanda hartu eskuragarri dauden dosiak amaitu direlako. Aukera hori zabalduko zaie, halaber, 1944tik 1946ra bitartean jaiotakoei, hau da, 75, 76 eta 77 urte dituztenei.

Osakidetzak 80 urtetik gorako guztiei jarri die lehen dosia, txertoa etxean hartu behar dutenei izan ezik, eta hasia du 70 eta 79 urte bitartekoen immunizazioa. Laster, txertoen sorta berri bat jasotzear da, eta horregatik zabaldu du webgune bidezko txanda hartzeko aukera. Txertoak bihar arratsaldetik aurrera hasiko zaizkie jartzen. Osakidetzak SMS bat bidaliko die adin tarte horretako herritarrei, eta webgune bidezko txandaren zerbitzura sartzeko lotura izango dute bertan. Osasun Txartel Indibidualeko (OTI) zenbakia sartu beharko dute, baita lehen abizena eta jaiotze data ere, eta txertoa jartzeko ordua eta lekua jakinaraziko zaizkie zuzenean. Halere, baliteke batzuekin telefonoz ere jartzea harremanetan, «agendan hutsuneak bete behar badira».

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.