Euskal HERRIA

Osasun Ministerioak elkarte gastronomikoetan erretzea debekatuta dagoela argitu du

Debekuak elkarte zibil, kultural eta gastronomikoei eragiten die, beste batzuen artean.

2011ko otsailaren 16a
13:04
Entzun
Espainiako Tabakoaren Legeak piztu baino ez zuen egin elkarte gastronomiko eta txokoetan erre ote daiteken jakin nahi dutenen zalantza. Eusko Jaurlaritzak, eskuak garbitu eta elkarte bakoitzaren esku utzi zuen erabakia, bere legeak ez zuela hori zehaztuko azalduz.

Orain, ordea, Espainiako Osasun Ministerioak argitu du Tabakoaren Legeak debekatu egiten duela elkarte gastronomiko eta txokoetan erretzea. Debekuak elkarte zibil, kultural eta gastronomikoei eragiten die, beste batzuen artean.

Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean Espainiako legea, eta Jaurlaritzarenak hori gogortu baino ezin du egin. Gainera, legearen aplikazioa Jaurlaritzari dagokio, eta ikusteko dago orain Osasun Ministerioaren zehaztapenaren ondoren, debekua nola kudeatzen duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.