euskal presoak

Oscar Cadenas presoaren senideek istripua izan dute espetxetik bueltan

Murcia II espetxetik itzultzean izan da ezbeharra, Etxerat-ek jakinarazi duenez, joan-etorrian 2.000 kilometro egin ondoren. Autoan zihoazen bost lagunak onik daude.

Istripua salatzeko Donostiako Amara auzoan jarri duten pankarta. @ERNAIAMARA
2014ko uztailaren 3a
07:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Kamioi baten kontra jo zuen ibilgailuak, atzo arratsaldean, Andoainen (Gipuzkoa). Etxerat elkarteak gogorarazi du Cadenasen senideek 2.000 kilometro egin behar dituztela astebururo haien senidea bisitatzeko. Istripua, hain zuzen, etxera iristear zirela jasan zuten.

Elkartearen arabera, aurten sakabanaketak eragindako seigarren istripua da. "30 egunetik behin sakabanaketak istripu bat eragin du 2014. urtean".

Hil honetan, Iker Lima eta Maitane Linazasoro presoen lagunek ere izan dute istripua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.