Egunkaria auzia

Ostalaritza alorreko ordezkarien babesa jaso dute auzipetuek

'Egunkaria libre!' lelopean elkarretaratzea egin dute Donostian. Andoni Aduriz, Jose Mari Arbelaitz eta Amaia Garcia sukaldariak, eta Donostiako ostalaritzako zenbait ordezkari egon dira bertan, anitzen artean.

2010eko urtarrilaren 15a
13:08
Entzun 00:00:0000:00:00
Ostalaritza alorreko hainbat ordezkarik euren babesa adierazi diete gaur Euskaldunon Egunkaria-ko auzipetuei. Egunkaria libre! lelopean elkarretaratzea egin dute Donostiako bulebarrean, 12:00etan. Ehun lagundik goiti bildu dira, eta haien artean egon dira, bertzeak bertze, Andoni Aduriz (Mugaritz jatetxea), Jose Mari Arbelaitz (Arbelaitz Miramon jatetxea) eta Amaia Garcia (A fuego negro jatetxea) sukaldariak, eta Gipuzkoako hiriburuko ostalaritzako zenbait ordezkari gehiago.

Auzipetuetatik, auzi nagusiko Xabier Oleaga, Txema Auzmendi eta Joan Mari Torrealdai, eta auzi ekonomikoko Ainhoa Albisu bertan izan dira.

Irailaren bukaeratik hainbat alorreko ordezkariek elkarretaratzeak egin dituzte han eta hemen.

Hilaren 25ean izango da epaiketako hurrengo saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.